ETXERAT (2018-XII-21). Gehiengo sindikalak atzo Bilbon aurkezturiko ekimena agurtu egiten dugu.
ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek “Konponbide garaia da. Orain presoak” lelopean planteatzen diren aldarriak, hilabetero hirugarren ostiraletan 11:30etik 12:00etara, Bilboko Plaza Eliptikoko Espainiako Gobernuaren delegaritza aurrera eramango dute. Urtarrilaren 18an egingo dute lehen mobilizazioa.
Berebiziko ekimena delakoan gaude eta dei egiten diogu euskal gizarteari elkarretaratze hauetan parte har dezan, sindikatuek esaten duten moduan, bizikidetza eta adiskidetzearen bidean ekarpen garrantzitsua delako. Aipatu beharra dago EAE mailan, presoen auzia konpontzeko eta bakea eta bizikidetzaren bidean jarraitzeko, lehen aldia da CNTeta CGTk gaionontzeko sindikatuekin bat egin dutela. Hemendik aurrera ere, konponbidearen aldeko konpromisoa gero eta handiagoa izatea espero dugu.