ETXERAT (2021-II-9). ELA, LAB, CCOO, UGT, STEILAS, ESK, EHNE (Gipuzkoa-Nafarroa), Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek bat egin dute salbuezpen politikaren eraginez eta, bereziki, urrunketaren eraginez presoen senideek pairatutako sufrimenduaren aitortzarekin.
"Euskal gizarteari adierazi nahi diogu EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin-Podemos-Ezker Batua alderdi politikoek hartutako akordio garrantzitsua sinatzeko jarrera dugula, espetxe-politikak presoei, haien familiei eta hurbilekoei ezarri dien urruntze-politikaren ondorioz hildako 16 pertsonei dagokienez" esan dute ohar baten bitartez.
Akordio politiko eta sindikal hau, Lasarte-Orian (2021/01/14), Tolosan (2021/01/28) eta Soraluzen (2021/02/3) onartutako mozio baten bidez adierazi da, eta datozen asteetan, hildako 16 pertsonen beste herri batzutan aurkeztuko da.
Agurtzen dugu konponbide eta pakearen bidean lortutako aurrerapauso berri eta garrantzitsu hau. Izan ere, sindikatu guzti-guztiak adostu eta onartutako adierazpena, duela 30 urte baino gehiago aktibatutako euskal presoen urrunketak eta dispertsioak eragindako biktimen aitortza ezinbestekoa delako ere, inoiz gehiago gerta ez dadin.
Eta horrekin batera azpimarratu nahi dugu ere konponbidea eta elkarbizitzaren testuinguruan akordioaren laugarren puntuan jasotzen dena: "Legedi arrunta eta normalizatutako espetxe politika bat aplikatuz, beste neurri batzuekin batera, presoen problematikari erantzun bat ematea elkarbizitza demokratiko bat eraikitzeko kontutan izateko ekarpena litzatekeela uste dugu".