6b2c0bd4-5dfe-4454-bc6b-324a4ca8bec0.jpg

ETXERAT. Iratxe Ibarrak gaur Bilbon, Etxerat Elkarteari babesa eskainiz, irakurritako testoa.

Guztiz garrantzitsua iruditzen zaigun ekimen bat bultzatzeko asmoz aurkezten gara hemen; espainiar eta frantziar estatuek blokeoa mantentzen duten heinean, ziklo politiko berrian, Etxerat Elkarteak urrats bat aurrerantz emateko erabakiaren berri eman zuen duela hilabete; haien senitarteko presoen laguntza juridikoaren eta osasun asistentziaren ardura haien bizkar hartuko dute.

Sakabanatzearen eta urruntzearen ondorioz sortzen diren premiak eta gastuak arintzeko ahaleginari eransten zaio Etxerat-en erronkari,  Etxeraten estatutuek jasotzen duten moduan, eta erronkari aurre egiteko, eragile politiko, sindikal eta sozialekin, langile eta enpresaburuekin, kirol eta kultura munduko erreferentziazko pertsonekin, elizarekin batu da aurreko asteetan Etxerat elkartearen ordezkaritza inplikazioa eskatuz.

Lana ez da bukatu eta hau da gaur hemen sustatu nahi duguna. Orain arteko kontaktoetan erantzun baikorra jaso arren, apustu erabakigarri honetan inplikatzea garrantzitsua dela uste dugu guk ere, eta bakerantz eta gatazkaren ondorioen behin betiko ebazpenerantz urrats atzeraezin bat ematen laguntzea.

Gizarte baketsu batean, preso, iheslari eta deportaturik gabeko errealitate bat eraikitzeko bidean EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialen arteko akordioen inguruan bideak eraikitzeko beharraz jakitun gara Etxerat Elkartean.

Baina guzti honen aurrean, akordio plural eta zabalak eraikitzerako bidean, betiko gainditzea oztopatzen duen salbuespen legediari gailendu eta egungo eszenatoki berrira egokituko den legislazio baten beharra dugu.

Euskal Herriko gizartearen espektro zabal baten sostengua eta inplikazioa ezinbestekoa da. Hori islatzen dugu gaur mahai honen inguruan bildu garen aurpegiok: batetik, gizartearen espektro ezberdina osatzen dugun pertsonok ekimen hori sostenga dezagun afirmatzeko eta, bestetik, gure herri eta hiriko beste kolektibo, sektore eta pertsonengana ere heltzeko helburuarekin.

Orain da garaia presoen osasun fisiko eta psikikoaren arazoei erantzuteko, eta gure senitarteko presoek behar duten laguntza juridikoa emateko.

​Etxean eta bizirik nahi ditugu!