ETXERATJoan zen urriaren 24an gure senitarteko presoen laguntza juridikoaren eta osasun asistentziaren ardura gure bizkar hartuko dugula iragarri genuenetik, "Senideei babesa indartzeko unea da" kanpaina abian jarri dugu, euskal gizarteari egiten diogun laguntza eskaera agerian jarriz, Etxerat-ek planteatzen duen erronka berri honi aurre egin ahal izateko. Sakabanatzearen eta urruntzearen ondorioz sortzen diren premiak eta gastuak arintzeko ahaleginari eransten zaio Etxerat-en erronka hori.

Lehenbizi, Bizkaiko Elizbarrutiko ordezkariarekin bildu ginen, eta baita ere, CCOO, UGT, Steilas eta LAB sindikatuetako ordezkariekin. Ondoren, azkenengo asteetan, EAJ, EH Bildu, Elkarrekin-Podemos, PSE eta ELAko ordezkariekin harremana izan dugu.

Guztiei planteatu dieguna hau izan da: apustu erabakigarri honetan inplikatzea garrantzitsua dela eta bakerantz eta gatazkaren ondorioen behin betiko ebazpenerantz urrats atzeraezin bat ematen laguntzea. Testuinguru honetan, orain arteko kontaktoetan harmena eta erantzun baikorra jaso dugu eta modu batera edo bestera, laguntza eta babesa emateko konpromisoak.

c37575ec-ff2f-4807-97e0-95353286fb88.jpg