ETXERAT (2020-VII-12). Adinez nagusiena den Sebas Etxaniz euskal preso politikoa (77 urte) lehenbiziko baimenekin kalera ateratzen ari da. Martuteneko espetxera lekualdatua izan da baimen-irteera hori egin ahal izateko eta espetxe horren baitan izateko. Preso politiko plaentxiarra, gaixo larri dagoen Txus Martin eta Oier Urrutiari bezala, hirugarren gradua eman diote azken asteotan.