ETXERAT (2022-XI-28). Sara Fernandez dispertsioaren biktimaren hilketaren XIX. urtemuga betetzen da. Sara kotxe istripu baten ondorioz hil zen Valdemoroko espetxera bidean, lagun bat bisitatzera zihoala.
Sara Fernandez oroitzeko, bere memoria eta aitortzaren alde eta salbuespenezko espetxe politika behingoz atzean uzteko, manifestazioa egingo da bihar 13:00rtan, Iruñeko Baratxurien plazatik abiatuta.