ETXERATEtxerat Elkarteak bat egiten du gaur Sara Fernandez-en omenez Iruñeako Alde Zaharrean burutuko den omenaldiarekin eta parte hartuko dugu ere, datorren abenduaren 6an Barañainen, Karmele Solaguren omenez antolatuko den ekitaldiarekin. Sakabanaketa eta urrunketaren ondorioz hildakoen senide eta lagunen ondoan eta haien aitortzaren alde lanean egon da eta egongo da beti Etxerat .

Gaur duela 14 urte Sara Fernandez Esparza, iruindarra eta preso baten senidea, trafiko istripu batean hil zen, Aranda de Dueron, espetxera bidean. Karmele Solaguren Goikoetxea, Barañaingo bizilaguna, 2004ko abenduaren 6ean Madrilgo Alcala Meco espetxera bidean, auto batek harrapatuta hil zen eta bere senarra larri zauritua suertatu zen.

400 inguru kotxe istripu pairatu ditugu euskal preso politikoen senide eta lagunek eta hori salatu nahi dugu gaur ere. Urrunketak 16 hildako eragin ditu, aitortuak izan ez diren 16 biktima. Urrunketa behingoz bertan behera uztea eta dispertsioak eragindako 16 biktimen aitortza eskatzen dugu.

sara.jpg