ETXERAT (2022-VIII-5). Salbuespeneko espetxe poitika behingoz bukatzeko, datorren igandean mobilizazioetan parte hartzeko gonbidapena egin dugu euskal hondartzetan. Horren harira, hainbat irrati elkarrizketak burutu dira egunotan.

Radio Popular de Bilbao-Herri Irratian, "espetxe eskubideak jaso ahal izateko eta haien senide eta inguruetatik ahalik eta gertuen izateko, espainiar Estatuan oraindik preso dauden 41 euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara ekartzea lehenbailehen"  eskatu du Gorka García, Etxerat Elkarteko koordinatzaileak. 

Bastetik, Naiz Irratian, Etxerat Elkarteko bozeramailea eta senidea den Xochitl Karasatorrek esan du «pausoak oso motelak dira, baina ematen ari dira, gizartearen mobilizazioari esker».

Elkarrizketa entzuteko aukera duzue hemen https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20220805/pausoak-oso-motelak-dira-baina-ematen-ari-dira-gizartearen-mobilizazioari-esker 

Jose Morales senideari elkarrizketa egin diote Bizkaia Irratiko "Goizeko izarretan" irratsaioan. "Aurrerapausoak emon badira be, gauzak nahi baino astiroago doaz" esan dau Jose Morales-ek, "legea beteteko eskatzen dugu, salbuespen legeriarik ezarri barik". 

Hona hemen lotura http://www.bizkaiairratia.eus/albisteak/ikusi/Salbuespen+egoerea+amaitzeko+eskatzeko+agerraldiak+hondartzetan/11139