anselmo.jpg

ETXERAT (2021-II-11). Hogeita bat urte betetzen dira Ruben Garate 'Anselmo' otxandioarra hil zela auto istripu baten ondorioz. Urrunketaren eraginez hil zen Ruben Garate, Alcalá-Mecoko espetxean lagun bat bisitatu ondoren gertatu zitzaion ezbeharra eta bera bezala, beste 15 pertsona hil dira salbuezpeneko espetxe politikaren eraginez.

Sufrikarioa behin betirako amaitzea nahi dugulako eta gertatu dena berriro inoiz gerta ez dadin, senide eta gertukoen aurkako kondena eten egin behar da. 2020an 9 senide eta lagun kaltetuak suertatu ziren auto istripuen ondorioz. Eta 2021ko urtarrilan, euskal preso baten gertuko batek, istripu bat pairatu du Soriako espetxean bisita egin ondoren 

Etxerat Elkarteak dei egiten du bihar, otsailak 12, Ruben Garateren oroimenez Otxandion 18:30etan gauzatuko den elkarretaratzean parte hartzeko. Berriro inoiz gerta ez dadin, dispertsioa eta urrunketarekin bukatu behingoz!