Roberto Lebrero Panizo Gasteizko preso politikoa Baldintzapeko askatasunean geratu da, Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez. 22 urte baino gehiago zeramatzan preso. Hirugarren graduan zegoen 2022ko urritik eta etxean preso 2023ko otsailetik.