ETXERAT. Atzo, gaur eta bihar Reau, Fleury-Merogis eta Fresnes espetxeetatik igaroko da Espetxe Martxa. Azken hiru asteetan. Etxerat, Bagoaz eta Sarek burututa, frantziar Estatua alderik alde zeharkatu duen espetxe biraren lekukoa hartuta abiatu da Reauko espetxetik bakegileen ibilbidea.
Atzoko lehen geldialdian gertakari garrantzitsu bat abiapuntu, frantizar parlamentariek osatutako delegazio batek interlokuzio zuzena abiatu zuen bertan EPPKko ordezkariekin. 8.30ak inguruan iritsi dira Réauko espetxera Vincent Bru diputatua, Max Brisson senataria eta Jose Bové eurodiputatua iritsi ziren goizez lehenengo orduan Reauko espetxera eta Marixol Iparragirre eta Mikel Albisu EPPKko mintzakideekin bildu ziren, espetxe atarian bertako zuzendariak harrera egin ostean.
Bilkuraren ostean bi mezu helerazi zituzten frantziar heledunek; bata, EPPKren mezu berri bat bake bideak aurrera jarrai dezan urratsak emateko prestutasuna adieraziz; bestea, martxan ziren herritarrei begirakoa, esker ona eta animoak helaraziz.
Joan zen 16an Mont-de-Marsanetik abiatu ondoren, Frantziako espetxeetan euskal presoek pairatzen duten egoera eta haiekin harreman afektiboak mantendu nahian haien senide eta lagunek izaten dituzten zailtasunak ezagutzera emateko Frantziako 20 espetxe eta 8 hiri igaroko ditu espetxe birak.
Joan zen azaroaren 27an Poitiersen jarraitu zuen birak. Bertan, Jean-Michel Clément LREMeko (Macronen alderdia) diputatuak Pariseko manifestaziora deitzen duen agiria sinatu zuen. 28an, bilera egin zuten birako kideek Chateauroux-eko herriko etxeko kideekin eta Vienneko En Marcheko diputatu batekin eta beste biren aholkulariarekin. Saint-Maur eta Ile de Ré espetxeak bisitatu genituen ondorengo egunetan eta azaroak 30 eta abenduak 1 eta 2 Rennesen hainbat ekimen burutu zituen birak.
Alençon espetxeko geldialdiaren ondoren, Lilleko etapa bete genuen. Joan zen asteazkenean Clairvaux eko kartzelako zuzendariarekin bilkura egin zuten Bagoazeko ordezkariek. Leku guzti horietan oso kontaktu aberasgarriak egin dira, bain eragile ezberdinekin, bai komunikabideekin.
Gaur abian da berriro ere martxa Fresnes-eko espetxe aldera. Eta bihar, abenduaren 9an bere harrera izango du martxak Pariseko Montparnasse geltokian, goizeko 12:00etan, eta ondoren, “Orain presoak” lelopeko manifestazioa abiatuko da Parisko bihotzean. Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen senide eta lagunak bertan izango gara.