Etxeratetik gure kezka handia adierazi nahi dugu bere osasun-egoera delikatua dela eta. Ramada Estevez aske uzteko eskaera berretsi nahi dugu
ETXERAT (2022-I-28). Francisco Jose Ramada Estevezek ospitaleko alta agiria jaso du gaur Donostia Ospitalean. Joan zen urtarrilaren 21ean ospitaleratu zuten Irungo presoa, Martuteneko espetxeko patioan izandako bihotz eta arnas gelditze baten ondorioz. Francisco Jose Ramadak konortea galdu zuen eta kezka handia sortu zuen bere egoerak.Larruazaleko holter txiki bat ezarri diote euskal presoari, eta berriro eraman dute espetxera, arratsaldeko lehen orduan.
Martuteneko espetxeko Tratamendu Batzordeak hirugarren gradua proposatu du Ramada Estevezentzat, eta Eusko Jaurlaritzari dagokio orain horri buruzko erabakia hartzea. Etxeratetik gure kezka handia adierazi nahi dugu bere osasun-egoera delikatua dela eta. Ramada Estevez aske uzteko eskaera berretsi nahi dugu, behar bezala sendatu ahal izateko.
Duela urte eta erdi bete zuen zigorraren hiru laurdenak, eta berehala baimenak eta hirugarren gradua eskuratzeko aukera eman beharko liokete. Era berean, gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten 19 euskal preso politikoentzako askatasun eskaera berresten dugu.