- Unen sus votos para evitar una Jornada de trabajo centrada en el preso político de Tafalla
- El preso de Tafalla lleva 42 días esperando los resultados patológicos de una infección de ganglios sobrevenida tras la operación.
Gaur goizean, PP, PSN eta UPNk bat egin dute Nafarroako Parlamentuan Ventura Tome larriki gaixo dagoen presoaren egoera ez aztertzeko. EH Bildu eta Aralar – NaBai taldeek aurkeztutako proposamena izan da gaur goizean PSNk, UPNk, eta PPk atzera bota dutena.Etxeratek hartutako erabakia salatu nahi du.
Etxeraten aburuz, dispertsioak tafallako presoak egun pairatzen duen egoerak bultzatzea du helburu. Dispertsioa, preso eta senideen sufrimendua areagotzeko tresna da. Egun, Tomeren senideek pairatzen ari diren sufrimendua txikitzeko, abokatuek, legeetan oinarritutako hainbat neurri proposatu dituzte eta, neurri horiek guztiak, ezetza jaso dute sistematikoki.
Dispertsioa zuzenean edo zeharka defendatzen dute alderdiek ez dute hura ikustarazterik nahi. Horretarako, giza eskubide guztiak urratzen dituen kasu baten aurrean, Tomeren senide eta sendagilea parlamentuan mintzatzearen kontra egin dute.
Etxeratek Tome Euskal Herritik 700 kilometrotara dispertsatuta dagoela gogorazten du. Duela gutxi birikan ebakuntza egin behar zioten eta, duela hilabete batzuk, beste ebakuntza bat pairatu zuen prostatako minbizia dela eta.
Tafallako presoak baldintza penagarrietan jaso ditu minbizi hauen kontrako tratamenduak eta, besteak beste, eskuburdinak jarrita jaso behar izan ditu radioterapia saioak. Ez hori bakarrik, biriketan tumore bat zuela, hura detektatu eta sei hilabeteetara komunikatu zioten.
Ventura Tomek 42 egun daramatza ganglioetako emaitza patologikoen zain, ebakuntzaren ostean hartutako infekzio baten ondorioz.