ETXERAT (2020-VIII-2). 2.500tik gora lagun mobilizatu dira gaur goizean Euskal Herriko 16 hondartzetan (Muskizetik Donibane-Lohitzuneraino) Etxerat Elkartearen deialdiari erantzunez. La Arena (Muskiz-Zierbena) 80; Bakio 180; Laidatxu (Mundaka) 80; Laga 30; Laida 350; Ea 120; Lekeitio 300; Ondarroa 225; Mutriku 100; Deba 190; Orio 125; Zarautz 250; Donostia 200; Hondarribia 70; Hendaia 120; Donibane Lohitzune 100.
Hau da hondartzetan irakurritako testoa:
2011tik, Euskal Herriko bake prozesua martxan ezarri zen. Urrats ainitz egin dituzte geroztik euskal eragile ezberdinek. Geroztik, haiek ere urratsak egitea eskatzen diete Espainiar eta Frantziar estatuei bai euskal gizarte gehien zabalak, bai nazioarteko eragile garrantzitsu askok.
Hala ere, euskal preso politikoei aplikatzen dizkieten salbuespenezko politikoak oraindik ere martxan dira.
Euskal preso politikoak urrunduak izan ziren eta egoera ez da behar den bezala aldatu. Harreman familiarra eta afektiboa mantentzeko, senideek ehundaka kilometro egin behar dituzte astero. Suposatzen duen zama guztiarekin: fisikoa, psikikoa, ekonomikoa.
Presoak hurbildu behar dira. Ez batzuk eta erdi bidera Espainian bezala. Ez presoen parte bat Frantzian bezala. Denak eta orain. Familia eta lagunei inposatzen zaien zigor honekin, eskubide urraketa larri honekin amaitu behar da gehiago itxaron gabe.
Baldintzapekoa lortzeko irizpide guztiak betetzen dituztenek barruan gelditzen dira. Espainair estatuan, 199 presoetatik 144 jarraitzen dute lehenengo graduan; soilik seik lortu dute hirugarren gradua; soilik zazpi hurbildu dituzte Euskal Herrira. Frantziar estatuan, fiskala antiterroristak eskaera guztiak blokeatzen ditu errekurtso sistematikoarekin.
Larriki eri diren presoek barruan segitzen dute, lege guztien kontra. Askatu behar dira ia. 65 urte baino gehiago dituztenek barruan segitzen dute ere. Atera behar dira orain. Oso larria zen gure egoera eta COVID krisiarekin gehiago larritu da. Alarma egoerak gelditzen zaizkigun eskubideak murriztu edota anulatu egin ditu. Oraindik ere bisitak ezin ditugu lehen bezala egin, eta istripuen arriskuari, orain eritasunarena gehitu behar diogu, guretzat eta espetxe barruan suposatzen duen guztiarekin.
Estatu horien buruan dauden Sanchez eta Macronen hitz itxaropentsuak ongi entzun genituen. Denbora pasatu da eta egoera are larriagoa izaten da. Aski da, presoen eta gure bizitzekin jolastea. Aski da gure funtsezko eskubideak zapaltzen segitzea. Aski da herri honetan martxan den bake prozesua blokeatzea.
Konponbide eta elkar bizitzako bidean aurreratzea ezinbestekoa da. Gaur asko gira Euskal Herriko 16 hondartzetan bilduak. Gero eta gehiago gira orokorki egoera onartezin honen amaiera eskatzeko.
Eta lanean segituko dugu,etxean eta bizirik nahi eta behar ditugulako!