ETXERAT (2020-XII-11). Hauek dira azken egunetan izandako aldaketak:
-Zigor Bravo Sáez de Urabain preso politiko gasteiztarra Curtis-eko espetxetik (A Coruña, 600 km), Soriako espetxera (260 km) lekualdatu dute.
-Oier Urrutia Gonzalez preso politiko gasteiztarra baldintzapeko askatasunean geratu da 11 urte eta erdi espetxean igaro ondoren. Zaballako espetxetik atera da gaur.
-Arrigorriagako presoa den Idoia Martinez Garcia, Villabonako (Asturies, 385 km) espetxetik Zaballako espetxera hurbildu dute eta hirugarren gradua eman diote.