ETXERAT (2020-III-21). Alarma egoeran gauden honetan, Correos-ek hartutako neurrien berri eman nahi dizuegu:
- Correos-ek posta zerbitzu publikoa eskainiko du bakarrik.
- Behar-beharrezko langileak daude soilik.
- Correos-eko bulegoetako ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera 09:30etatik 12:30era, osasun arloko agintariek ezarritako protokolo guztiak jarraituz.
Hau horrela izanik, Correos Berria egunkariarekin harremanetan jarri da (gainontzeko idatzitako prentsarekin ere harremanetan jarri edo jarriko dela suposatzen dugu) egunkariak ez direla espetxeetan banatuko informatzeko eta bakarrik eskutitzak banatuko direla adierazteko.
Beraz, neurri hauek ordutegia eta langileak murriztu dituztenez, korrespondentzian atzerapena handiagoa eragingo du.
#idatzipresoei kanpaina bultzatzen jarraituko dugu beraz, muga guztiak gaindituz, gure senide eta lagun presoek gure eskutitzak eta gure maitasuna jaso dezaten.
Animo denoi. Badakigu hau oso zaila izaten ari dela, baina gaindituko dugu.