ETXERAT (2019-XI-26). Nafarroako Parlamentuak presoak hurbiltzearen aldeko adierazpena onartu zuen atzo, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren bozkekin. Navarra Sumak kontra bozkatu zuen.
Onartutako testoren arabera, «Nafarroako Parlamentuak beharrezko ikusten du beste espetxe politika bat ezartzea, euren gizarte eta familiaren erroetatik urrun diren tokietan bete behar ez ditzaten zigorrak».
Etxeratek positiboki baloratzen du atzoko ekinbidea. Urrunketaren amaieraren bidean beste harritxo bat gehitu da Nafarroako Parlamentuan, alderdi politiko desberdinen arteko adostasuna gero eta handiagoa dela azaleratuz.