ETXERAT (2020-I-22). Positiboki baloratzen dugu atzo Basque Friendship Group izeneko taldeak Espainiako presidenteari eta David Sassoli Europako Parlamentuko presidenteari igorritako gutuna. Bertan, euskal presoen sakabanakearekin amaitzea eta gaixo diren presoak aske uztea eskatu diote Sanchezi. Aipatutako eskutitza 38 europear diputatuk babestu dute (Friendshipeko 21 kideez gain, beste 17k ere babestu dute gutuna).
Beste behin ere, salbuezpeneko espetxe politika eta urrunketa era dispertsioarekin bukatzeko ematen diren urrats guztiak ontzat hartzen ditugula aipatu nahi dugu. Atzo aurkeztu zuten Europako Parlamentuko kide berriekin eguneratu den Basque Friend taldea. Bost talde ezberdinetako 21 kidek osatuko dute legegintzaldi berrian euskal prozesua babestea helburu duen alderdi arteko talde hau. Eta bere lehen ekimena, Espainiako presidenteari gutuna igortzea izan da.