ETXERAT (2020-V-20). Espetxean dauden pertsonei, oro har, eta euskal preso politikoei, bereziki, egun hauetan iritsi zaien elkartasuna eskertzen dugu.
Une zail hauetan balio erantsia duen elkartasuna. Horrek, gainera, konpromisoa dakar, Nafarroako eragile politiko, sozial eta sindikalek erakutsitakoaren antzera; COVID-19-ri aurre egiteko presoen eskubideak errespetatzen dituzten neurriak aplikatzeko, gehiengo sozialaren eskaerari gehitzen zaiona.
Halaber, gehiengo politikoa kartzelaren ordezko neurriak eskatzen ari da herrialde bakoitzean, presoen osasunerako eskubidea bermatzeko. Era berean, adinagatik edo gaixotasunagatik zaurgarriak direnen, kondenaren hiru laurdenak bete dituztenen edo baldintzapeko askatasunerako baldintzak betetzen dituzten euskal presoen askapena aldarrikatzen duten nazioarteko ehun lider eta adituei eskerrak eman nahi dizkiegu.
Bat gatoz ekimen horiekin guztiekin eta eskertzen ditugu, Espainiako eta Frantziako espetxe-politikaren salbuespenari behin betiko amaiera eman behar zaiolako, euskal preso politiko guztiak Euskal Herrira hurbildu behar dituztelako.
Ildo horretatik, Patxi Ruiz euskal preso politikoak jasaten ari duen egoeraz dugun kezka handia adierazi nahi dugu berriro ere, eta berresten dugu, bera eta preso guztiak haien ingurune familiar eta sozialera hurbildu behar direla. Euskal gizartearen gehiengoak eskatzen duen bezala, ezinbestekoa delako bizikidetzarako eta konponbiderako urratsak ematen jarraitzeko.