patri.jpg

ETXERAT (2019-III-15). Patricia Velez Etxerat Elkarteko bozeramailea elkarrizketatu zuten atzo “Egunon Euskadi”, ETB1 eko saioan.

“Bizikidetzari ekarpen handia izango litzateke salbuezpeneko politika honekin bukatzea” esan zuen Patricia Velezek.

“Gu hor gaude, gure eguneroko lanean, guri dagokigu ere bideak zabaltzea eta zubiak eraikitzea. Gizartea aurrera dijoa bizikidetzan, bakearen bidean” gaineratu zuen, “baina senideon egoera berdina da. 22 lekualdaketa izan dira eta pozten gara horregatik, ez da berdina senideentzat Algecirasera edo Burgosera bidaiatzea, baina gure egunerokoa ez da aldatu. Astero astero errepidean ari garela, gure bizitza arriskuan jartzen dugu. Gauzak ez dira benetan aldatzen eta egoera hau eramangaitza da”.

Hemen duzue elkarrizketaren lotura:

https://bit.ly/2TESwqK