ETXERAT. Euskal Herriko hondartza ezberdinetan elkarretaratzeak burutu ditu gaur Etxerat Elkarteak. Dispertsio politikaren amaiera exigitzeko, euskal preso eta iheslari politikoak behingoz etxean eta bizirik nahi ditugulako, partehartze zabala jaso dugu gaurko elkarretaratzetan.
Muskiz, Laida, Laga, Laidatxu, Lekeitio, Ondarroa, Bakio, Ea, Deba, Zarautz, Orio, Donostia, Mutriku eta Hendaian izan dira mobilizazioak.
Astebururo, gure bizitza arriskuan jartzen jarraitzenn dugu bisiten eskubidea bermatzeko. 4.000 gorako balizko biktimak gara.
Egia da gure herrian badela adostasun sendo eta zabal bat konponbiderako premiazko agenda delako horren inguruan. Agenda horren arabera, euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzea eta gaixo diren presoen askatasuna exigitzen da, eta horrekin batera, espainiar Estatuko espetxeetan lehen gradutik bigarrenera igarotzea; Frantziako kartzeletan betetako zigor-metaketa baliatzea; eta kartzela eskumenen transferentzia eskatzen da baita ere.
Horregatik, mobilizazioa inoiz baino garrantsitzuagoa da, horregatik ezinbestekoa da euskal gizarteak aurrea hartzea, gizartearen gehiengo batek nahi duena behingoz errealitatea bihurtzeko.
Etxean eta bizirik nahi ditugu!