sindikatuk1.jpg

ETXERAT (2019-VI-21). Gaur Etxerat elkarteko senideak eta Sareko ordezkariak "Orain presoak" lelopeko sindikatueen elkarretaratzean izan gara Bilbon.

Garrantzi handia ematen diogu Etxerat Elkartetik adostasuna dugun gaien inguruan sortutako elkarlanari eta bat egiteari. Kasu honetan, euskal presoen egoera behingoz konpontzeko eta salbuezpeneko espetxe politikarekin amaitzeko, euskal gizarteak, eta bereziki sindikatuek horren alde egiten duten mobilizazioa oso ongi baloratzen dugu.

Hilean behin “Konponbide garaia da. Orain presoak” lelopean sindikalgintzak mantentezen duen dinamika hau, Bilboko Plaza Eliptikoan elkarretaratzearena alegia, eredugarria iruditzen zaigu eta zinez eskertzen dugu.

Haien desberdintasunak alde batera utzita, bizikidetza eta konponbidearen baitan presoak Euskal Herriratzearen alde bat eginik, sindikatuek ongi marrazten dute euskal gizartearen gehiengoarn nahia. Etxerat elkartean argi dugu hori dela bidea, espazio berriak irabazi salbuezpeneko espetxe politika bertan behera uzten laguntzeko.

Aipatu nahi dugu Jose Angel Otxoa de Eribe preso arabarraren kasua, gaixotasun larria pairatzen duela eta 3. gradua eman diote, eta guk exigitzen dugu lehenbaitlehen etxera ekarri eta tratamendu duina ematea. Espainiar Gobernu berriari, zein epaile eta Espetxe Instituzioari, dei egiten diegu, behingoz, alferrikako sufrimendu honi bukaera emateko eta gaixotasun larriak pairatzen dituzten 21 senide presoak askatzeko.

sindikatuak.jpg