- 50 polipotik gora aurkitu dizkiote eta, horren ondorioz, kolon guztia kendu behar izan diote.
- Familiak Erostegi ikusteko 15 minututako baimena besterik ez dituela salatu nahi izan du.
IRUÑEA: Antzuolako Joseba Erostegi euskal preso politikoari ebakuntza egin zioten, astelehenean, Ciudad Real-eko Ospital Unibertsitarioan. Otsailean, fistula batekin arazoak izan zituen eta, orduan eginiko kolonoskiaren emaitzak aztertu ostean, antzuolarrari ebakuntza egitea erabaki zuten medikuek.
Kolonoskopiak, 50 polipo baino gehiago zituela azaleratu zuen eta polipo horiek minbizi bihurtzeko arriskua zela eta, lehenbailehen operatzea erabaki zuten. Familiak jakinarazi duenez, ebakuntza “ondo” joan da eta Ersotegi ongi dago baina, hurrengo bi asteak Erostegi osatzeko “oso garrantzitsuak” izango direla azpimarratu nahi izan dute.
Joseba Erostegi Ciudad Real-eko Ospital Unibertsitarioan jarraitzen du ingresatuta. Euskal Herritik 600 kilometrotara dago preso.