ETXERAT. Ondarroako Udalean ordezkaritza duten EH Bildu eta EAJk, Ibon Iparragirre euskal presoaren egoera larria ikusita, aske uzteko beharrezkoa duten guztia egiteko eskatu die erakundeei. Bestalde, Ibon Iparragirreri buruz onartutako azken mozioan adostu zen modura, bere egoeraz arduratzeko presoari bisita egiteko konpromisoa hartu dute bi alderdiek.
Bestalde, preso gaixo larriak dituzten herrietako alkateekin batera Espainiako Entzutegi Nazionaleko Jose Luis de Castro epaileari “urgentziazko bilkura” bat eskatzea ere adostu zuten.