ETXERATJoan den larunbatean, Algecirasgo espetxean haien senide presoak bisitatu ondoren, arratsaldeko 7ak aldera, gainontzeko senideak Puerto eta Sevillako espetxeetan jasotzeko norabidean, euskal preso politikoen senideak zeramatzan autobusak eraso bat jaso zuen, ibilgailuaren aurka objetu gogor bat jaurti zutela. Eraso horren gaineko zehaztasun eta balorazio orokorra ematera gatoz gaurkoan.

Erasoa gertatu zenean, 11 lagun zihoazen autobusean. Jaurtigaiaren talkak aurobuseko ezker aldeko kristal bat txiki-txiki egina utzi zuen, une horretan autobusa hiri-gune batetik abiatzen ari zela, Algecirasgo espetxetik kilometro gutxi batzuk egina zituelarik.

Talkaren ondorioz, kristala hautsi egin zen. Susto ikaragarria, tentsioa eta ziurgabetasuna izan zuten autobuseko bidaiariek. Hala ere, zorionez, ez zuten kalte pertsonalik jasan eta bidaiari guztiak ongi daude.

Kolpe gogorra izan bazen ere, gidariak ibilgailuaren kontrola mantendu zuen. Handik gutxira gelditu egin ziren gertatutakoaren ebaluazioa egin eta kristal zatiak erretiratzeko.

Astero, Andaluziako hainbat espetxe igarotzen dituen autobusa dugu hau; Puerto, Sevilla edo Algecirasko espetxeak izaten dituela helburu, euskal preso politikoen senide eta lagunei bisitak erraztu asmoz. Guztiz publikoa eta ezaguna da autobusaren funtzioa, astero errepide horiek ordu berean igarotzen dituela ere ezaguna da. Ez da lehen aldia senide eta lagunen bizitak errazteko antolatzen diren autobus eta furgoneten aurka erasoren bat gertatzen denik, hamaika bizipen ditugu gure historia

Behin eta berriro salatu egin du Etxerat Elkarteak ondorio fisiko, psikiko eta ekonomikoetaz gain, babesgabetasun osoa pairatzen dutela euskal presoen senide eta gertukoek. Adin eta egoera desberdinetako pertsonak behartu egiten dituzte astero-astero bidai luze bezain arriskutsuak egitera.

Guztiz onartezina da Algecirasen gertatu bezalako erasoen inpunitatea. Are gehiago, autobus horiek bide hori ez luketela zeharkatu behar jakinda, errepide horiek iragana izan behar duten garaiotan. Lehendik eta gaur egun senide eta lagunek jasandako erasoez gain, ehunka ezbehar, istripu eta jazarpen pairatu behar izan ditugu, milaka zauritu, ehunka istripu eta 16 hildako izan direlarik.

Guztiz onartezina da, eta are gutxiago eraso hau gertatu ondoren, euskal preso politikoen aurkako salbuespeneko politika mantentzea, senide eta lagunengan urrunketa eta dispertsioak eragiten dituen ondorioak bere horretan mantentzea. Ezin dugu minutu bat gehiago itxaron. Hori dela eta, euskal preso guztiak Euskal Herriko espetxeetara hurbildu eta gaixo dauden presoen askatasuna lehenbailehen gauzatzea eskatzen diogu espainiar Gobernuari.

Gaur egun horren inguruan dagoen adostasuna sendoa da gure herrian; instituzio, eragile politiko eta sozielak bat datos politika honen amaierarekin. Horregatik euskal gizartearekiko konfidantza osoa mantentzen dugu eta salbuespeneko politikarekin amaitu eta eskubideen urraketa behingoz amaitzeko lanean jarraitzeko animatzen diegu euskal herritarrei.

Etxean eta bizirk nahi ditugu!

senideak.jpg