nora1.jpg

ETXERAT (2019-IV-19). Maiatzeko Plazako Amak -Adar Sortzailea- mugimenduko kidea den Nora Morales de Cortiñas hartu du gaur Etxerat Elkarteko senide ordezkaritza batek Bilboko egoitzan. Veronica Heredia abokatuarekin lagunduta etorri da Nora.

Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren harira etorri da Euskal Herrira Nora Cortiñas eta horren baitan, euskal preso eta iheslari politikoen senideekin bileratxo bat burutu dugu. Askatasuna, justizia, egia eta elkartasunaren aldeko brindisa egin dugu bilera bukatzean.