nizub i euskaraz 1.jpgETXERAT (2020-II-27). “Preso larriki gaixoak etxera” lelopean gaixo diren presoen askatasunaren alde NiZuBi izeneko herri ekimenarekin bat egiten dugu. Etxeratek gogorazi nahi du gaixo dauden 19 presoen egoera oso larria dela, eta egunez egun okerrera egiten duela.

Eskubide urraketa etengabekoa da oraindik ere, baina, larriki gaixo dauden presoekin egiten ari direna krudelagoa da.  Berriro diogu, heriotza arriskua duten presoek lehenbailehen aske egon behar dutela eta heriotza arrisku nabarmena ez duten gaixo kronikoen kasuan, berriz, lehenbailehen Zaballara ekartzea litzateke egokiena, bertan jasotzen ahal dutelako zainketa eta ospitale arreta egokiena.
 
NiZuBi herri ekimenak esandakoaren laburpena:
 
(…) Duela urtebete, milaka lagunek Bilboko zazpi zubi okupatu genituen, gaixotasun larriak dituzten presoen askatasunaren alde (…) Tamalez, zubi horietara itzuli behar dugu datorren martxoaren 19an. NiZuBi herri ekimenak indarrean jarraitzen du, gaixotasun larriak dituzten presoen egoera bideratzeko premiak jaraitzen duen bezala (…)

Sarek esandakoaren laburpena:

Gaixotasun sendaezinen ondorioz egoera larrian dauden presoak direla-eta Sare Herritarra  elkarteak duen jarrera islatzen du ondorio horrek:

Justizia Auzitegiek ezarritako kondenak askatasuna kentzen die, baina ezin die ukatu osasunerako eskubidea eta bizitzarako eskubidea. Pertsonaren berezko eskubideak dira, askatasuna kendu zaien pertsonak barne (...)

(...) Ni Zu Bi dinamikaren barruan, dei egiten dugu martxoaren 19an Bilboko zubietan elkartzera. Eraiki ditzagun ezberdinen arteko zubiak, etorkizun hobea eraikitzeko.