ETXERAT. Gaixotasun larriak dituzten presoentzat irtenbide humanitarioa ematea eskatzen zuen mozioa onartu zen joan zen ostegunean Nafarroako Parlamentuan. Gaurkoan, Foro Sozial Iraunkorraren ekimenez, osteguneko mozioa babestuz Nafarroako sindikatu guztiek bat egin dute mozio horrekin. Hauek dira sindikatuak: UGT, CCOO, ELA, LAB, EHNE*, Steilas, ESK, Hiru, Solidari* eta CGT. Eta hau da Foro Sozialak egiten duen balorazioa;

Pasa den ostegunean, hilak 10, Nafarroako Parlamentuak, PSN, Gero Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra taldeetako botoekin, gaixotasun larriak dituzten presoentzat irtenbide humanitario hutsa ematea eskatzen zuen mozioa onartu zen.

Foro Sozial Iraunkorrak txalotu nahi du, era berean, UPNk aurkeztu zuen zuzenketa eta Iñaki Iriarte parlamentariak egindako lana. Nahiz eta taldeen arteko harreman ugari egon, ez zen posible izan testu adostu bat onartzea. Gure aldetik, emaitza onartzeaz gain, osteguneko bilkuran parlamentarien %96 gaixorik dauden presoentzat irtenbide humanitarioa ematearen alde, era batean edo bestean, agertu izana balioan jarri nahiko genuke. Ostegunean posible izan zena, etorkizunean posible izatearen aldeko apustua egiten dugu.

Gaurkoan, Foro Sozial Iraunkorraren ekimenez, osteguneko mozioa babestu dute, horretarako kasu gehienetan oharrak bidaliz, Nafarroako sindikatu guztiek.

Ostegunean, Parlamentuaren bi herenak agertu ziren mozioaren alde eta gaurkoan, sindikatuen %100k egin du gauza bera.

Pasa den maiatzaren 18an IV. Foro Sozialaren emaitzak Iruñeako Tres Reyes hotelean aurkeztu zirenetik Foro Sozial Iraunkorra Nafarroan lantaldea egiten ari den lanaren lehen emaitza dira bi ekimen hauek. Jakina den bezala, IV. Foro Soziala Donostian egin zen martxoaren 10ean, “Arrazoi politikoengatik preso daude pertsonak gizarteratzea” lelopean.

Horrez gero, Foro Sozialak bilerak egin ditu Nafarroako Gobernuarekin, alderdiekin (PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) eta sindikatuekin (UGT, CCOO, ELA, LAB, EHNE, Steilas, ESK, Hiru, Solidari eta CGT). PPNk ez du gurekin bildu izan nahi, eta UPNk gure bilera eskaerei ez die erantzun.

Kontaktu guzti hauen ondorioz, esan dezakegu Nafarroako gehiengo instituzional, politiko, sindikal eta soziala, gaur egun, presoak gizarteratzeari buruzko problematika konpontzeko eszenatoki berrian sartzearen alde dagoela.

*EHNE Nafarroak eta Solidarik ez dute oharrik bidali baina bat egiten dute Nafarroako Parlamentuko mozioarekin