ETXERAT. Mikel Otegi Ocaña I espetxean dagoen preso politiko goierritarra Toledoko Virgen de la Salud ospitalean ingresatua aurkitzen da gradu ertaineko bihotzekoa sufritu ostean. Atzo, ondoezik sentitzen zela, espetxeko erizaindegira hurbildu zen eta monitorizatu ondoren, ospitalera trasladatua izan zen Mikel. Azken albisteen arabera, bere egoera egonkorra da.
Senitartekoak Euskal Herritik Toledoko ospitalera (520 km) abiatu ziren Mikel Otegik sufritutako ezbeharra jakin bezain pronto, eta atzo gauean euskal presoa bisitatzeko aukera izan zuten une batez. Egoera larri baten aurrean, beste behin ere, dispertsioak eta urrunketak erabat zailtzen du presoaren senideek ezbeharrari aurre egiteko jarduera, krudelkeria osoa agerian utziz.
Elkartasun guztia eta animoak helarazi nahi dizkiegu Mikeli zein bere senide eta ingurukoei eta bide batez, dispertsioa eta urrunketa bertan behera uztea exijitzen dugu.
Estatu espainiarrak euskal preso politikoen egoera muturreraino eramateko prestutasun osoa agertzen duela salatu nahi dugu. Horren adibide dugu Ibon Iparragirre preso ondarrutarrak pairatzen ari den gupidagabeko egoera. Bi aste igaro dira Ibonen osasun egoera muturrekoa dela jakin genuenetik eta bere gaixotasuna tratatzeko dagokion 104.4 artikulua edo espetxea arauetan aurkitzen den 91.3 artikulua aplikatzeko eskaeren aurrean oraindik ez dago inongo erantzunik.
Muturreko egoera hauen aurrean, Ibon eta larri gaixo diren euskal preso politikoen askatasuna exijitzen dugu, ezin baitugu gehiago itxaron. Horrez gain, Mikel eta gainontzeko euskal presoen euskal herriratzea aldarrikatzen dugu.
Mikel Otegiren egoaren inguruan informazio gehiago izan bezain pronto, beste ohar bat helaraziko euskal gizarteari.