ETXERAT. Mikel Oroz, Jon Etxeberria eta Alex Zobaran euskal preso politikoak transitoan daude destino bezala iragarri zieten espetxeetara iritsi zain. Hala, Alex Zobaran euskal preso politikoa urriaren 20an atera zuten Valencetik Saint Martin de Ré espetxera eramateko asmoarekin, baina Reau-n dago ordutik zain, transitoan.
Mikel Oroz eta Jon Etxeberria presoak urriaren 19an atera zituzten Liancourtetik Muret eta Uzerchera eramateko. Ordutik Beauvais-en daude, transitoan baita ere.