ETXERAT (2021-I-30). Mikel Arrieta Llopis preso politiko errenderiarraren lagun batek kotxe-istripua jasan du gaur goizean Soriatik Logroñorako bidean. Ezbeharra, Soriako espetxean (260 km) bisita egin ostean gertatu da.

N-111 errepideko 240. kilometroan gertatu da kotxe-istripua, presoaren laguna Donostiara bueltan zetorrela. Orein talde bat kotxearen bidean gurutzatu da eta talkaren ondorioz kotxeko aurreko kristala hautsi egin da eta txapan mailatu ugari izan ditu. Zorionez ez du kalte fisikorik izan eta taxi baten jarraitu du bidea Mikel Arrietaren lagunak.

Senide eta lagunek pairatutako urteko lehen kotxe-istripua da Mikel Arrieta euskal presoaren lagunak jaso duena. Baina aipatu behar dugu, gaur goizean ere, Aurken Sola preso politiko iruindarraren lagun batek ezustekoa jasan duela errepidean, Gasteizeko norabidean Ziordia pasa, Burgoseko espetxerako bidean (215 km). Kotxeko gurpila lehertu zaio, ezuste handia jasan du, baina zorionez autoa menderatu du. Gaurko bisita galduta, espetxearekin hitz egin du eta hurrengo baterako gorde diote.

Euskal presoak gero eta gertuen diren espetxeetara hurbiltzen ari dira, baina ala ere, ezin dugu ahaztu bisitak egiteko errepidera ateratzen garenean arriskuak berdin mantentzen direla. 400 bat ezbehar izan dira urrunketa politika indarrean denetik eta, tamalez, 16 senide eta lagunen bizitzak bidean geratu dira. Horregatik berriro diogu, preso guztiak Euskal Herrira hurbildu behar direla lehenbailehen.

Etxean eta bizirik nahi ditugu! #inposaturikoarriskua