Basque Friendship Groupeko ekimenaren baitan, gaixo larriak dituzten 21 euskal preso politikoen auzia konpontzea eskatu du eurodiputatu irlandarrak
ETXERAT. Etxerat Elkarteak Europan egindako lanaren baitan eta, bereziki, Basque Friendship Groupeko diputatuek hartutako konpromisoak direla medio, gaur Martina Anderson Sinn Feineko diputatuak Ibon Fernandez Iradi bisitatu du Lannemezango espetxean. Lopez Iradik Esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten 2012an. Bisita egin ondoren, Andersonek, Lopez Iradiren kondena etetea eskatu du eta, bidez batez, gaixo larriak dituzten 21 euskal preso politikoen auzia konpontzea eskatu du eurodiputatu irlandarrak.
Gaurko ekimena joan zen asteartean iragarri zuten eurodipitatuek. Bai Frantzian zein Espainiako espetxeetan gaixotasun larriak pairatzen dituzten euskal presoak bisitatuko dituzte Basque Friendship Groupe taldeko diputatuek.
Izan ere, Lidia Senrak (Galiziako europar diputatua GUE/NGLn), Martina Anderson eta Lynn Boylan Mark Demesmaekerrek (NVAko europar diputatua, ECR taldean), Martina Anderson eta Lynn Boylan (Sinn Féin), Mark Demesmaekerrek (NVAko europar diputatua, ECR taldean), eta Josep-Maria Terricabras (ERC), Txus Martin, Josetxo Arizkuren, Gorka Fraile eta Ibon Fernandez Iradi bera ikusteko baimenak eskatu dituzte.
Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen egoera ezagutzeko europarlamentariek emandako aurrerapausoa txalotu egiten dugu Etxerat Elkartetik, horrek gainera zeharo lagunduko die parlamentariei, giza eskubideen aldeko lanean aritzeko, bereziki, preso dauden pertsonen alde eta batez ere, gaixo dauden presoen eskubideen alde. Urrunketa etetearen alde igaz agertu zen Bergeron Txostena, Europako Parlamentuko gehiengoak onartu zuela gogorarazi dute Basque Friendship Groupeko diputatuek.