karmele.jpg

ETXERAT (2020-XII-4). 16 urte betetzen dira Karmele Solaguren barañaindarrak bizitza galdu zuenetik eta etzi, abenduaren 6an, bere omenez gauzatuko den ekitalditxoan parte hartuko dugu, eta senide eta lagunei deialdia zabaldu nahi diegu parte hartzeko.

Barañaingo bizilaguna, 2004ko abenduaren 6ean Madrilgo Alcala Meco espetxera bidean, semea ikustera zihoala, auto batek harrapatuta hil zen eta bere senarra larri zauritua suertatu zen. Azkenengo 30 urtetan dispertsioak eta urrunketak 16 hildako eragin ditu, aitortuak izan ez diren 16 biktima.

Karmeleren memoria eta aitortzaren aldarrikapena helburu, ekitaldia bere omenezko monolitoan ospatuko da 12etan hasita. Lore eskaintza herritarra egitea da helburua eta horretarako, norberak bere lore(-sorta)a eramatea proposatu du Karmele Gogoan plataformak.