Azken asteetan, Bagoaz kolektiboak (25 eragile, Etxerat barne, ikus zerrenda azpian) dinamika potentea eraman du Rennes-eko espetxean oso egoera larrian dagoen Lorentxa Guimon euskal preso politikoaren sustenguz. Crohn eritasuna dauka Lorentxa Guimonek aspalditik, eta asko larritu da bere egoera azken hilabeteetan (3 aldiz Rennes-eko hospitalean ingresatua izan da epe motz batean).

Joan den azaroan, epaileak bere baldintzapeko askatasunaren eskaera onartu zuen, baina fiskalak errekurtso bat ezarri zuen, Lorentxa espetxean mantenduz. Dei honen inguruko erabakia bihar arratsalde hasieran jakingo da.

Oso mobilizazio sendoak izan dira azken boladan, bai Ipar Euskal Herrian, bai Rennes-en. Erabakia eman arte, hitz ordu garrantzitsuak gelditzen dira.

Elgarretaratze iraunkorra Angelun (astelehenetik) herriko etxearen aurrean.

Horren barne :

Gaur 24an 20tan mintzaldia « Bake prozesua eta euskal preso eta iheslari politikoen itzulia »

Bihar eguerditan piknika (bakoitxak jatekoa ekartzen du)

Arratsaldeko 3tan prentsaurrekoa Bagoaz, Sare eta Lorentxaren abokatuarekin.

Collectif BAGOAZ kolektiboa : bagoaz.go@gmail.com

Ligue des Droits de L’Homme; Bake Bidea; Cimade; Etxerat; Comité pour la Défense des Droits de l’Homme en Pays Basque; Anai Artea; Ahaideak; CAR/EKB; Observatoire International des Prisons Pays Basque; Herriarekin; LAB; Union Syndicale Solidaire; CFDT santé sociaux Pays Basque; ELB ; EHZ; Aitzina; EELV; EHBAI; Abertzaleen Batasuna; Sortu; NPA Pays Basque; Autonomia Eraiki; Eusko Alkartasuna; Indar Beltza; La Commune.