ETXERAT (2020-VI-4). Leo Esteban Nieto tolosarra hil zenetk 16 urte betetzen dira gaurkoan. Dispertsioaren ondorioz hil zen Leo, izan ere, errepide istripua izan zuen 1989an, Esteban Esteban Nieto anaia zena Puerto de Santa Mariako (1.020) espetxean bisitatu eta Euskal Herrirako bidean zela. Oinaze handiak utzi zizkion istripuak.

Egia eta memoriaren alde, Leo gogoratu nahi dugu gaur, eta gogora ekarri nahi ditugu ere Rosa eta Arantza, Sara, Jose Mari, Karmele, Iñaki eta Argi, Mari Carmen, Pilar eta  Alfonso, Antxoni, Iñaki eta Asier, Ruben eta Natividad.

16 senide eta lagun hauek guztiak dispertsioaren hildako biktimak dira, egon behar ez ziren lekuan izan zirelako salbuezpeneko espetxe politika baten ondorioz.

Hemendik gutxira hiru hilabete beteko dituzte euskal presoek bisitarik gabe osasun emergentziaren ondorioz. Hortaz, berriz ere, konponbidea, elkarbizitza eta bakearen aldeko autua egiten dugu, eta horretarako, dispertsioak eragindako biktimen aitortza ere ezinbestekoa dela mantentzen dugu. Eta aurrera begira ere, berehala, euskal preso politikoak Euskal Herrira ekarri behar dituzte, urrundu zituzten bezain azkar eta zorrotz.

 leo.jpg