ETXERAT. Datorren igandean, ekainak 17, Lasterbidean ekimenaren VI. edizioa ospatuko da Ondarrun. Korrikaren kirol eremutik jaiotako euskal preso eta iheslari eta haien gertukoekiko elkartasun herri ekimena da Lasterbidean.
Nazio elkartasun lasterketa dugu Lasterbidean, 2012. urtean hain justu lehenbizi Oiartzunen gauzatu zena. Sei urte joan badira ere, zoritxarrez, arineketan darraigu, urrunketari eta salbuespeneko espetxe politikari bidezidorra topatu nahian
Lasterbidean urtero antolatzen dituzten lagunek, beste ezeren gainetik, kirolzaleak dira. Kirola, oro har, eta, zehazki, lasterka egitea, maite dute. Kirola egiten dute sarri, eta horrexegatik, beste behin ere, Ondarrun oraingoan, gogoko dutena egiteaz gain, elkartasuna emango dute baita ere.
Ibon Iparragirre euskal preso ondarrutarraren gertukoek jantziko dute lehenengo zenbakia izango duen dortsala. Arrasateko Aita Meni zentroan oraingoz preso dagoen Iboni omenaldi txikia egin nahi diote antolatzaileek. Ibon eta gaixo dauden gaionontzeko presoen askatasuna exijitzeko keinua hain justu.
2012. urte hartan helmugara laster batean iristeko sortu zuten Lasterbidean. Urrun da Oiartzunen korritutako kilometro sorta. Bost urte joan badira ere, zoritxarrez, arineketan darraigu, preso eta iheslarien urrunketari bidezidorra topatu nahian.
Goizeko 9:00etan dortsalen banaketa izango da Itxas Aurren eta 11:00etan emango zaio hasiera lasterketa luzeari, 8 kilometroko zirkutoa prestau da horretarako. Ondoren lasterketa laburra abiatuko da. 13:30etan ekitaldi txiki bat aurreikusten da.