ETXERAT (2020-IX-17). Frantziar estatuan azken urteetan urrats batzuk eman badira ere, blokeo egoera batean iltzaturik gaudela esan daiteke. Hainbat ondorio larrien artean, Jakes Esnal, Xistor Haranburu eta Ion Kepa Parot euskal preso politikoak 30 urte luze igarota espetxean mantentzen dituztenaren egoera bizi dugu eta, are okerrago, aterabide oro sistematikoki oztopatzen ditu fiskaltza antiterroristak.

Haatik, legeak exijitzen dituen berme juridiko guztiak betetzen dituzte euskal preso politiko hauek. Baita baldintza politikoak ere. Bake prozesuaren markoari begira, epaileek hainbatetan azpimarratu dute Ipar Euskal Herrian eraikitako bidea. Gainontzean, larriki eri direnen askatasuna ere ukatua izanen da eta presoen zati batek, oraindik orain, urrundua segitzen du. 

Aipatu bezala, ondorio larriak utzi ditu blokeo egoera honek. Egoera larriak utzi ditu bai presoentzat zein senide eta lagunentzat. Egoera larria utzi du, baita ere, gizarte osoarentzat; hamaika bider aterabide humano eta justua aldarrikatu izan baitu. 

Bada, aski da! Irailaren 19an mobilizazio handia antolatu dute Bake Bideanek eta Bake Artisauek Ipar Euskal Herri osoan zehar. 30 herrietan ekintzak antolatu dira, Baionara bidean autokarabana luzea osatzeko deia luzatua da eta, hirian bertan, elkarretaratze handi bat egitera deituak gara. Etxerat Elkartetik parte hartzeko deia luzatzen dugu. Gu han izango gara.

2020-09-19 Mobilizazioak Iparraldean.jpg2020-09-19 Mobilizazioak Iparraldean karabana.jpg