ETXERAT (2021-IV-7). Osasunaren Nazioarteko Eguna den honetan, espetxe-politika gizatiartzeko pausoak eman behar direlarik, Etxerat elkartetik gaixotasun larriak dituzten 17 euskal preso politikoak berehala askatzeko eskatzen dugu beste behin, dutengaitza baldintza duinetan artatzeko, haien senideen ondoan, eta haien osasunaren eskubidea errespetatua izan dadin.
Modu berean, haien osasuna sustatua eta babestua izan dadin pertsona guztiek duten eskubidea berrestu nahi dugu, eta handiagoa da preso diren pertsonen osasunarekiko erakunde publikoek duten ardura. Izan ere, espetxe erakundeen instalazio publikoen barnean, espetxeetan, kolektiboki giltzaperatuak daude eta mugatuak dituzte mugimenduak.
Horregatik, beste behin ere, dei bat egiten diegu Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Osasun sailei eta Espainiako eta Frantziako estatuetako Osasun ministerioei, minutu bakar bat ere galdu gabe, sar ditzaten presoak COVID-19aren kontrako txertaketarako lehentasunezko taldeetan eta abian jar ditzaten espetxeetako populazio guztiarentzat txertaketa plan eraginkorrak eta bermea dutenak.