ETXERAT. Aitzol Gogorza, larriki eri den eta Basauriko espetxean preso dagoen euskal preso politikoa 3 egunez ingresatua izan zen Basurtoko ospitalean antsietate krisi batengatik. Ekainaren 13, 14 eta 15ean ospitaleratu zuten eta egun presondegian aurkitzen da berriz. Oreretako presoak eboluzio kronikoa eta ezgaitasunezko Obsesio Konpultsio Desoreka du, eta Desoreka Depresiboa autolisi arriskuarekin (bere buruaz beste egiteko ideia, arrisku handia du zentzu honetan) . Gaixotasun hau ideia zehatz baten buruzko obsesio patologikoa, irrazionala, adierazten du. Ezin du gainetik kendu obsesio hori, nahiz eta konturatu obsesioa dela. Obsesio hori zalantzan jartzen duena susmagarri bilakatzen da anitzetan. Askotan, oso gogor egiten zaie egun osoan ideia bat burutik ezin kentzea, eta edozein “irtenbide” nahiago dute horrela jarraitzea baino. Bere egoera biziki larria da.