ETXERAT (12-III-2020). Koronabirusak sortutako egoeraren larritasuna kontuan izanda, gure senide presoak inoiz baino gertuago ditugu eta presoen senide eta gertukoei laguntza eskaintzen jarraituko dugu. Dena dela, osasun agintarien gomendioei jarraituz, datorren igandean, hilak 15, Algortan ospatzeko genuen dispertsioaren biktima den Antonia Fernandezen omenezko ekitaldia eta egunotan aurreikusten genituen gainontzeko elkarretaratzeak eta ekimen publikoak bertan behera uzten ditugu, beste abisu bat eman arte. Bide batez, arrazoi berdinagatik, Lasterbidean egitasmoaren arduradunek datorren larunbatean, hilak 14, Kanpezun egitekoa ziiren aurkezpen ekitaldia atzeratzea erabaki dute.