ETXERATKinkea hirugarren promozioari dagokion zozketa burutu dugu gaur, programa informatiko batez eta notario aurrean, Andoainen. 20.000 € ko sari nagusia 5338 zenbakiarentzat da. Oier Andueza Antxia artistak ekoiztutako litografia jasotzearekin batera, Burlatan saldu zen zenbaki sariduna.

Sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 sari; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

Saritutako zenbakiak “Berria” eta “Gara” egunkarietan argitaratuko dira bihar. Honez gain, bai saritutako zenbakien zerrenda, zein zozketari buruzko informazio guztia kinkea.eus webgunean ikusgai egongo da. Saritutako zenbakiak dauzkatenek Etxerat-en edozein egoitzatan azaltzeko 60 eguneko epea izango dute. Edozein salantzaren aurrean, kinkea.eus webgunean jokuaren arauak aurkitu ditzakezue.

Etxerat Elkarteak abiarazi du Kinkea izeneko produktu promozioa. Promozioak emango dituen diru-bilketa Etxerat Elkartearen jarduera finantzatzera zuzenduko da, alegia, preso eta iheslarien senide eta lagunei asistentzia, aholkularitza eta laguntza eskaintzeaz gain, gure gain hartu ditugun presoen asistentzia juridikoa eta osasun asistentzia bermatzea.

Sustapen-helburua duten ausazko konbinazioak antolatzeko EAEko Gobernuko Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzak agindutako oinarri arautzailearekin bat dator Kinkea egitasmoa.

Kinkearen laugarren promozioan, bihartik hasi eta abenduaren 21rarte burutuko duguna, Joseba Sarrionaindia eta Gose artistek ekoiztutako “Txalupa” izeneko litografia banatuko dugu.

Lotura honetan duzuen sarien zerrenda osoa http://kinkea.eus/

kinkea3.jpg