ETXERAT (2021-III-21). 2021ko kinkea lehenbiziko promozioari dagokion zozketa burutu dugu eta 20.000 € ko sari nagusia 4238 zenbakiarentzat da. Joxe Lacalle argazkilariak egindako “Aberri Eguna” artelanarekin batera, Irunen saldu da zenbaki sariduna.
Sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 sari; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.
Saritutako zenbakiak “Gara” eta "Berria" egunkarietan argitaratuko dira bihar eta etzi. Zozketaren oinarriak eta informazio guztia http://kinkea.eus/oinarria
Saritutako zenbakiak dauzkatenek Etxerat-en edozein egoitzatan azaltzeko 60 eguneko epea izango dute. Edozein salantzaren aurrean, kinkea.eus webgunean jokuaren arauak aurkitu ditzakezue.
Lotura honetan duzue sarien zerrenda osoa http://kinkea.eus/