ETXERAT (2023-XII-5). 19 urte betetzen dira Karmele Solaguren barañaindarra hil zenetik. Dispertsioaren ondorioz jasandako auto istrupu baten galdu zuen bizia Karmelek.

 

2004ko abenduaren 6ean Madrilgo Alcala Meco espetxera bidean, semea ikustera zihoala, auto batek harrapatuta hil zen Karmele Solaguren eta bere senarra larri zauritua suertatu zen. 

"Karmele gogoan zaitugu! 19 urte zu gabe" lelopean bihar, abenduak 6 asteazkena, 12:00etan Barañaingo monolitoan ekitaldia izango da.