MONOLITO.jpg

Argazkia: Plazaberri Barañain

ETXERAT (2021-XII-6). Karmele Gogoan plataformak deituta, Karmele Solaguren dispertsioaren biktimaren oroimenez ekitaldia burutu da gaur Barañainen. Lore eskaintza herritarra izan da Karmele oroitzeko modua erreibindikatzeko. Oroimena lorez jantzi dugu Barañaingo monolitoan. 

Karmelek duela 17 urte galdu zuen bizitza, Madrilgo Alcala Meco espetxera bidean semea ikustera zihoala. Auto batek harrapatuta hil zen eta bere senarra larri zauritua suertatu zen. 

Karmele eta gaionontzeko 15 dispertsioaren biktimen oroimena, aitortza ofiziala eta erreparazioa eskatuko dugu, behin eta berriro, etorkizuna eta elkarbizitza eraikitzeko ezinbestekoa delako memoria anitza eraiki.