ETXERAT (2019-I-6). Juan Mari Maiezkurrena preso politiko ohi hernaniarra zendu da. Bere gaixotasun sendagaitzagatik 2017ko abuztuan espainiar Audientzia Nazionalak bere zigorra eten egin zuen eta geroztik Maiezkurrena bere etxean zen. Etxerat Elkartetik gure dolumina eta besarkadarik estuena helarazi nahi diegu Juan Mariren senide eta lagunei.

Bakea eta konponbidearen bidean, ezinbestekoa da lehenbaitlehen gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 21 euskal preso politikoak askatzea.

maiezkurrena.jpg