ETXERAT (2021-IV-9). Hauek dira azken astean gauzatutako hurbilketak eta lekualdaketak:
-Juan Carlos Subijana Izquierdo preso gasteiztarra Leoneko espetxetik (370 km) Basauriko espetxera hurbildua izan da.
-Josune Arriaga Martínez preso politiko iruindarra Topaseko espetxetik (460 km) Iruñeko espetxera hurbildu dute.
-Ainhoa Barbarin Iurrebaso preso politiko urretxuarra Zaballako espetxera iritsi da Picassenteko espetxetik (600 km).
-Basauriko presoa den Zigor Orbe Sevillano Puerto III-ko (1.020 km) espetxetik Zaballara hurbildu dute.
-Unai López de Okariz López preso politiko gasteiztarra Darocako espetxetik (345 km) Zaballako espetxera ekarri dute.
-Iruñeko Iñaki Etxeberria Martín Topaseko espetxetik (460 km) El Duesoko espetxera (170 km) lekualdatu dute.
-Bilboko Jon Mirena San Pedro Blanco Herrera de la Manchako espetxetik (640 km) Dueñaseko espetxera iritsi da (310 km).
-Arkaitz Goikoetxea Basabe Algortako presoa Villenako espetxetik (700 km) Logroñoko espetxera lekualdatu dute (170 km).
-Gorka Palacios Aldai durangarra Murcia II-ko espetxetik (820 km) Estremarako espetxera iritsi da (520 km).
Lekualdaketa horiek bukatzearekin batera, euskal preso politikoez hustuta geratzen da Herrera de la Manchako espetxea.