ETXERAT. Josetxo Arizkuren Ruizen abokatu eta senideek euskal preso politikoa berriro ere Murtziako espetxean dagoela baieztatu diote Etxerat Elkarteari, atzo arratsaldean premiaz ospitaleratu ostean.
Hedabideek arratsaldeko lehen orduan albistearen berri emanda ere, presoaren senideek ezta abokatuek ezin izan zuten gertaeraren informazio gehiagorik jaso. Ordu askoren egonezinaren ostean, euskal presoak berak espetxetik egindako dei bati esker jakin ahal izan dute gertaeraren berri; bularreko angina batengatik ospitaleratu behar izan zuten Josetxo. Beharrezko frogak egin ondoren, alta eman zioten Murtziako ospitalean.
Gogorarazten dugu Josetxo Arizkuren Ruizek urritasun kardiakoa sufritzen duela eta egun gaitz sendaezina duten euskal preso politikoen zerrendan dagoela, beraien askatasuna eskatzen delarik beharrezko asistentzia eta jarraipen mediku egokiena izateko beraien eritasuna dela eta. Etxean eta bizirik nahi ditugu!