azkarate.pngsarri.png

ETXERAT (2021-IV-23). Joseba Sarrionandia Uribelarrea eta Agustin Azkarate Intxaurrondo iheslari ohiak Euskal Herrira itzuli dira haien senideak eta gertukoak ikustera, hiru hamarkada baino gehiagoko atzerri behartuan egon ostean.

Sarrionandia iurretarrak 63 urte ditu, 1980an atxilotu zuen espainiar Poliziak eta torturak salatu zituen. 1985ean ihes egin zuen Martuteneko espetxetik. Geroztik urteak eman ditu toki ezezagunean, 2016an Habanan bizi dela jakin arazi zuen arte.

Azkarate Errenteriakoa da eta 69 urte ditu. Guardia Zibilak atxilotu zuen 1986an eta pairatutako torturen ondorioz, epaileak espetxeko ospitalean ingresatzea agindu zuen. 1987an kalera atera zen eta berriro ihes egin zuen. 2013ko ekainean euskal iheslariek Miarritzen egindako agerraldian izan zen.

Gaur egun, 33 iheslari eta 8 deportatu politiko geratzen dira Euskal Herritik kanpo.