- Hiru saihets apurtu, esternoian fisura eta, humero hezurra hiru lekutatik apurtu du. Ebakuntza egin beharko diote
- Istripua oso larria izan da eta, beste kotxean zihoan haurdun zegoen emakume bat zendu da
- Artolarekin batera zihoazen beste bi senideak, etxean daude kolpe eta ebakidurekin
ETXERAT. Ostiralean atera ziren Bilbotik Jone Artola eta bere senideak Castellon II espetxera bidean, Euskal Herritik 590 kilometrotara dagoen espetxera hain zuzen. Larunbatean zuten aurrez aurreko bisita Ugaitz Perez euskal preso politikoarekin. Bisita egin ostean eta, Euskal Herrian zeudela dagoeneko, istripu larria izan zuten Tuteran. Beste ibilgailu batek kontrola galdu, mediana zeharkatu eta, hauek zihoazen erraian sartu zen. Ibilgailu horretan zihoan 31 urteko emakume bat zendu zen.
Senideen kotxetik, aurrean zihoazen Artolaren bikotea eta semea, leihotik irten ahal izan zuten, kotxearen ateak blokeatuta zeudelako. Jone Artola, ostera, kotxetik ezin irten geratu zen. Gerora atera behar izan zuten Artola, atzeko leihotik.
Ezbeharra gertatu ostean, Jone Artola Tuterako ospitalera eraman zuten anbulantzian baina, gaur gauean, Bilboko Basurtoko ospitalera trasladatzea erabaki dute eta, goizeko 02.30etan iritsi da Bilbora.
Dispertsioa indarrean jarri zutenetik Jonek eta bere senitartekoek astebururo karreteran egotera derrigortu dituzte beste milaka senide eta lagunek bezala. 30 urte karreteran, astebururo, bizitza jokoan jartzen.
Hauek dira dispertsioaren ondorio zuzenak. 2014 urteko istripurik larriena izateaz gain, urteko bederatzigarren istripua izan da asteburu hontakoa. Espetxe politika honek senideak erahiltzen ditu.
Giza Eskubideak sistematikoki urratzen dizkigutela salatu dugu hamaika aldiz baina, gaur, Jone ospitalean izanda, dispertsioaren kontrako jarrera irmo, zehatza eta azkarra exijitzen diegu arduradun politiko eta instituzional guztiei. Aski dela argi eta ozen esateko garaia da. Baina bada hitzetatik ekintzetara pasatzeko momentua ere.
Era berean, Etxeratek prentsaurrekoa deitu nahi du biharko:
DEIALDIA
- EGUNA: 2014/09/16
- TOKIA: Arriaga Antzokiaren aurrean / Bilbo
- ORDUA: 12:00
Prentsaurrekoan, Joneren senideek hartuko dute parte.