ETXERAT (2022-XI-4). Jon Gurutz Maiza Artola preso etxarriarra aske geratu da. Martuteneko espetxetik atera berri da zigorra beteta. 72 urte beteko ditu datorren abenduan eta gaixotasun larriak dituzten presoen zerrendan zegoen Maiza. 

Joan zen martxoan Lannemezaneko espetxetik Martutenera hurbildu zuten, Frantzian zuen zigorra betetzeko zortzi hilabete falta zitzaizkiola. Beerak eskatu du kondena bete arte Euskal Herrira ekartzea. Ongi etorri Jon Gurutz! Bat gutxiago!